Etorkizuneko janaria lurrari lotua

Ya han firmado 134. Ayudanos a llegar a 1000 firmas.
13.4%
Dirigido a Todos con nuestras decisiones de consumo.

Gipuzkoako baserri agroekologiko batzuetatik zera adierazi nahi dugu:


Lurrarekin eta animaliekin lan egiten dugunok inork baino hobeto ikusi eta pairatzen dugu klima aldaketa; gure animalietan eta lurretan ikus daitezke aldaketak. Ez dira etorriko, hemen daude klima aldaketaren ondorioak. Funtsean, horren jatorria dago gizakiok naturarekiko dugun harremanean: ez da gure bizilekua, ezta gu egiten gaituena ere; baizik eta gure nahieran ustiatzeko dagoen plaza. Naturak eskaintzen dizkigun baliabideen xahuketaren ondorengo eskasia hasi gara pairatzen: gasolioa, gasa, mineralak... Eta bizi dugun krisi ekosozialaren aurrean argi dugu mundua ikusteko, pentsatzeko eta sentitzeko era aldatu behar dugula. Heldu behar dugu irudikatzera ongizate material gutxiagorekin, orain bezain ongi edo hobeto bizi ahal garela. Munduko mugak, eta bakoitzarenak, onartzea besterik ez zaigu gelditzen; onartu eta horiekin bizi eta lan egin.
Eten egin behar dugu mendia eta landa-eremuaren industrializazioa. Azpiegitura erraldoiek ez dute tokirik egun dugun eszenatokian; ez bada krisia areagotzeko. Espazio naturalak behar-beharrezkoak ditugu egun geure burua elikatzeko eta babesteko, eta zer esanik ez, ondorengoek kontuan izanda klimaren aldaketaren lehen zantzuak baino ez ditugula ikusi.
Arestian aipatu ditugunak aintzat hartuko dituzten politika eta estrategia eraginkorrak bultzatu behar ditugu. Pertsonek izan behar dute neurria eta ardatza; eta beste ondorio batzuen artean, lortu beharko lukete, besteak beste, komunitateek elikadurarako, osasunerako eta hezkuntzarako eskubideak ziurtatuta izatea. Elikadurarako eskubidea ziurtatu ahal izateko, politika publikoek, ezinbestean, ahalbideratu beharko lukete jendea baserrietara eta lurrera bueltatzea.
Alboratu behar dira tamaina handiko eta hiperteknologizatutako baserriak, eta bilatu baserri txiki anitz –jarduerei eta saretzeari begira– asko; komunitatean eragin positiboa izango dutenak, arlo guztietan: humanoan, ingurugiroan, osasunean eta ekonomian.
Nekazaritza eta abeltzaintza agroekologikoak babestu eta bultzatu behar dira, eredu agroekologikoak bakarrik aukera ematen duelako lurrarekin, animaliekin eta pertsonekin bat eginez lan egin eta bizitzeko; beti ere natura errespetatuz.
Ez gara enpresariak, langile baserritarrak baizik. Gure herrikideak elikatzeko konpromisoa dugu; teknologia eta makineria neurriz erabiliz, jakinda pertsonak izan behar duela baserriaren neurria. Komunitatea eraldatzeko ekarpena egiten dugu, kide guztiok ongi bizitzeko
Baserriaren espazioek inguruko biodibertsitatearen laguntzailea eta parte izan behar dute
Baserria, euskara eta kultura bereizi ezinak dira. Hirurek, beste batzuekin batera, osatzen dute lur eremu honetan pertsonek, belaunaldiz belaunaldi, eratu duten munduan egoteko modua
Munduko beste nekazarien borrokekin bat egiteaz gain, baserri mundutik gure komunitateetan dauden bestelako borrokei ere ekarpenak egin behar dizkiegu: natura-taldeak, langileak, kultura, euskara, feminismoa...
Baserria, mendia eta landa-eremuaren babesean sinergiak eratu behar ditugu gure jendarteko bestelako taldeekin; izan ere, horien defentsan lan egitea komunitate osoaren defentsa egitea da.

Publicado por Egurra Ta Kandela
13 de abril de 2023
Cuéntaselo a tus amigos
Comentarios de apoyo
Firma esta petición
Nombre
Email
Comparte esta petición
Firmantes recientes
Koldo Lezamiz
11 mess
Saioa Elizalde
11 mess
Nagore Sanz Gantxegi
11 mess
Aitziber Madariaga Belaustegigoitia
11 mess